Biziduna uros !

Biziaren garapenaren alde engaiatzea hautatu badut, ez da halabeharrez.

Ondare naturalarentzat maitasun handi batekin, ttipidanik bioaniztasunari errespetu handi bat eskaini diot. Lehen gozozale, gero mokofin bilakatu naiz, jateko ohitura txarrak gaitzetsiz, ongi eta on ekoizteko. Nola ahantzi nik hazi nuen lehen tomata urtsuaren gustua !

Izadiaren kudeaketa eta babesaren arloko ikasketetan nintzela, laborantza modu alternatiboeri interesatu naiz. Hauekin batera, tratu txar gehiegi jaso dituen gure lurra beste manera batez zaintzeko nahia eta konponbideak ezagutu ditut. Lehen aldiko ene bizitzan, gauzak argi agertu zaizkit ! Hortik aitzina, jo ta ke irakurri, trebatu eta entseatu naiz … Permakulturari buruz nire ikusmoldea eraikiz, gaur bezeroen etxean gauzatu nahi dudan bezala.
Enetzat, permakultura, izadiaren funtzionamenduetan inspiratutako irudikatze metodoa da. Elikagaiak eta energia ez ezik, jakintza eta harremantzea ekartzen duten bizileku goxoak sortzeko gaitasuna du. Ikaragarria dena da, ekoizpen honek, gaur egungo usaiak ez bezala, ez duela ingurumenari kalte egiten, geldi gabe hobetu baizik.
Permakultura zalea eta arbola parekatzea maite dut : biek beren bizi-beharrei erantzun behar diete (jan, arnastu, hondarkinak bazterrera utzi …), hala ere hau egiten dute beren ingurumena (lur, aire, ur, bioaniztasun …) zainduz eta hobetuz.”