Permakultura… Zer ote da ?

Permakultura… modan den hitz bat, gure arbasoen moduan landatutako baratze bat, kultur muino, agroekologia edota laborantxa biologikoari, berehala pentsarazten diguna.

Bai ados, aitor dezagun bukaeran ez dakigula zuzen zer den kontzeptu lauso honen gibelean…

Hortaz, entseatuko naiz gauzak pixkat argitzen, hitz honen jatorria aipatuz eta lan egiteko gogoan atxikitzen dudan permakulturaren ene definizioa aurkeztuz
Historia pixka bat ...
Permakultura hitza, 70. hamarkadan Bill Mollison eta David Holmgren-ek, gizakia eta natura sistemen arteko loturaren gaiari interesatzen ziren bi Australiarrek sortu zuten.

Laborantza, paisaia-antolakuntza eta ekologia gaiak harremanetan ezartzen dituzte, "Permaculture" ("Permanent Agriculture"-en kontrakzioa) deitutako kontzeptu berrian. Emankortasuna eta ekologia gehiegitan kontrajarriak diren mundu batean, eredu nagusiari alternatiba bat proposatzen entseatu dira, “permakultura” deituko duten konzeptu berri baten bitartez, konponbide izigarri emankor eta arrunt iraukorra (ekologikoki eta sozialki zuzena) ekarriz.

Haien ikusmolde holistikoak gizarte iraunkorrak sortzen helburua du, laborantzaz gain arlo ainitz kontutan hartuz, garraioak, hezkuntza, medikuntza edota ekonomia... Horregatik, lanean erabiltzen dudan ene ikusmoldea zehaztu behar dut.
Permakulturaz ene definizioa :
Bizitokien (eraikin + natura ingurumena) irudikatze testuinguru batean, permakultura horrela definitzen ahal da :
Izadiaren funtzionamendu naturalean inspiratzen den, eta ekosistema elikagarri eta iraunkorrak sortzeko helburua duen, irudikatze metodologia bat.
Definizo horren nozio garrantzitsu batzu hurbilago begira ditzagun :
Metodologia bat ...
Antolaketa egitasmoeri eremu egituratu bat eskaintzen duen tresna kutxa bat da, helburuen definiziotik, bururatutako lanaren ebaluaketaraino, gunearen azterketatik, irudikatzetik, eta antolaketen gauzatzetik pasatuz.
Kontzepzio bat ...
Ideia, arkitekto baten marrazkia bezala, gunearen azken antolaketa aurkezten duen plano baten marraztea da. Irudikatzeak eraginkortasun energetikoa, erresilientzia eta egonkortasuna bateratzen ditu.
Ekosistema bat ...
Helburua da elikagai, energia, jakintza, harremanak ... ekoizten dituzten bizileku goxoak sortzea, lurra, ura, airea eta jendeen arteko harremanak hobetuz. Hemen, arbolarekin konparaketa egiten ahal da, bere burua zaintzen baitu (arnastu, jan), lurra, airea, bioaniztasuna eta ur erreserbak hobetuz.
Definizio hau emanik, hobekio ulertuko dituzue bizileku iraunkorrak sortzeko eskaintzen ditudan zerbitzu desberdinak.